Norbaitek dudarik badu, nire ondorioa ondorengoa da:
-
(Neo)vim testu edizio txikietarako egokiagoa iruditzen zait.
-
Emacs testu edizio handietarako iruditzen zait (software garapena).
-
Emacs IRC bezero on bat bezala kontsideratzen dut.
-
BAINA kasu horietatik irtenda, ez zait iruditzen Emacs gauza gehiagotarako erabili beharko litzatekeenik. Asko bugeatzen delako eta ez delako oso atsegina testu edizioa ez diren prozesuekin ibiltzea. Ehuneko ehuneko integrazioak ez du merezi (eta ez dago guztiz).
-
Nire gomendioa: testurako neovim/emacs aukeratu eta beste erabilpenetarako software espezializatua erabili.
Gauza guztietarako Emacs erabili nahi baduzu, zorte on. Nitaz gogoratuko zara Emacs izozten zaizunean eta hain garrantzitsua zen prozesu (eposta, agindua, gorde gabeko testua...) galtzen duzunean eta, gehiegarri gehigi instalatu ondoren, bat batean eta azalpen argirik gabe, gauzek funtzionatzeari uzten diotenean (edo gauza arraroak egiten hasten denean).
Eta hobeto ez dut hitz egingo EXWM erabiltzen baduzu eta Emacs izozten bazaizu. Xorg berrabiatzera...
Baina hala ere, neovim arazorik gabe erabil daiteke garapenerako, ondo prestatzen baduzu.
Eta honela bukatzen da 40 urte iraun dituen burruka hau. Gerra askotan bezala, irabazlerik gabe.