Eduki Taula

Biribilguneen dilema

Orduan.

0. Suposatzen da

biribilguneetatik (errotondetatik) irteteko, eskuineko keinukaria dagoela eman beharra.

1. Orduan,

jendeak ematen ez duenez, orain, biribilgunera sartzen zarenetik ezkerreko keinukaria duzu jarri beharra, uneko irteera erabiliko ez duzula adierazteko.

2. Orduan,

orain jendeak ezkerreko keinukaria kentzea ahazten zaio. Orain, laino-argiak dituzu eman beharra hurrengo irteera hartzeko, luzeak hurrengoaren hurrengorako, haizetakoak hurrengoaren hurrengoaren hurrengorako. Zeinu hauek dagokizun irteerara iristeko gelditzen diren irteera kopurua adierazten dute.

3. Orduan,

jendeak ahaztu egingo du igarotzen duen irteera bakoitzero dagokion zeinua aldatzea, orduan hori automatikoki kudeatuko duen sistema bat inplementatzen da autoetan.

4. Orduan,

zeinu hauek muga bat dute. Ezin dira erabili irteera gehiegiko biribilguneetan. Orain, gelditzen zaizkizun irteera kopurua, instalatuko diren pantaila batzuetan jarriko dira beste auto guztiek ondo ikus ditzaten.

5. Orduan,

jende guztiak ezin ditu pantailak erosi. Gobernuak ere ezin ditu eskaini. Orain, kaosa gertatzen ari da errepideetan, bakoitzak nahi duen zeinu sistema erabiltzen duelako. Orain, diru gehien duten pertsonek, egoera honekin kokoteraino daude eta suntsiketa masiboko armak hasten dira instalatzen.

6. Orduan,

TIE ehiza-hegazkinak bezalako ibilgailuak hasten dira komertzializatzen errepideko mikro guduak irabazteko.

TIE

7. Orduan,

estatu buruek, egoera honetaz guztiz kokoteraino, Planeta suntsigailuak hasten dira erabiltzen biribilgunean bueltaka dauden bitartean inortxok ere ez hausteko legeak.

Planet Killer

Bukaera

Hori guztia gertatzen den bitartean… 0 pausoan gelditu diren eboluzionatu gabeko tximuek flipatu egingo dute hain azkarrak omen diren izaki horien ergelkeriarekin, biribilgunera sartzeko itxaroten dauden bitartean, autoen arteko borroka epikoak ikusten.

star-wars-space-war.jpg

Ondorengo soinua entzuten duzun bitartean: